Hainbat guraso elkartu dira nerabeei eta nerabezaroari buruzko bigarren saioan

Julene Frantzesena 2023ko ots. 3a, 13:56

Hainbat guraso atzoko bileran azalpenak entzuten. (Azpeitiko Udala)

Atzo egin zuten bilkura Azoka Plazako aretoan, eta nerabeen inguruko gogoetak elkarbanatzeko aukera izan zuten DBH 4ko eta Batxilergoko ikasleen hainbat gurasok.

DBH 4ko eta Batxilergoko hainbat ikasleren gurasoak elkartu ziren atzo, osteguna, nerabeei eta nerabezaroari buruzko saioan. Azoka Plazako aretoan egin zuten bilkura 18:00etatik 19:00etara bitartean, eta nerabeen inguruko gogoetak elkarbanatzeko aukera izan zuten hara joandakoek.

Atzokoa bigarren saioa izan zen; izan ere, joan zen urtarrilaren 25ean egin zuten aurrena, eta orduko hartan DBH 1eko, DBH 2ko eta DBH 3ko ikasleen guraso ugari elkartu ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide