Santa Ageda bezperako usadioa berritu dute kalean eta Lasaon

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 4a, 20:40

Egun osoa eman dute eskean Lasaon (hango argazkiak, barruan ikusgai). Azpeitiko Alde Zaharrean, berriz, iluntzean piztu dira koplak eta makila kolpeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleen eta gurasoen eskutik.

Aurten Matxinbentako talderik gabe, baina Santa Ageda bezperan koplarik eta festa girorik ez da falta izan Azpeitian eta inguruetan.

Herrigunean iluntzera arte ez da izan festa zantzurik, baina arratsaldeko zazpietatik aurrera koplaz, bertsoz eta makila hotsez bete dituzte kaleak eta plazak Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek. Talde jendetsua osatu dute aurten ere ikasleek eta gurasoek santa eskerako.

Lasaon, aldiz, egun osoan ibili dira santa eskean. Eguerdian bazkaltzeko atsedena hartu ondoren, iluntzera arte jarraitu dute gero, eguna berriro mahaiaren bueltan borobiltzeko. Hemen, Lasaoko gaurko santa eskeko argazki batzuk; bihar, han grabatutako bideoa ere ikusgai izango da Uztarria.eus-en:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide