Karnabalak 2023

Udal Musika Bandak karnabaletako kontzertua eskainiko du igandean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 8a, 09:39

Bandak 2019ko karnabalen atarian eskaini zuen emanaldiko irudia.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 12:30ean hasita. Bandarekin batera izango dira agertokian Banda Gazteko, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak. Gainera, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen karnabaletako argazkiekin osatutako bideoa emango dute.

Karnabaletan murgiltzear da Azpeitia, eta ohiko moduan, Udal Musika Bandak jai horien bueltako kontzertu berezia eskainiko du. Banda Gazteko, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek ere parte hartuko dute emanaldian, eta gainera, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen karnabaletako argazkiekin osatutako bideoa ere emango dute kanta eta kanta artean.

Kaldereroetako eta Azpeitiko Karnabaletako abestiak entzun ahal izango dira 12:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean. Honako hau izango da musikariek eta abeslariek Unai Frantsesena bandakoz zuzendariaren gidaritzapean eskainiko duten kontzerturako errepertorioa:

  • Hungariar kanta (R. Sarriegi)
  • Kaldereroen konpartsa (R. Sarriegi)
  • Kaldereroen koruak II eta III (R. Sarriegi)
  • Konpontzailea (J. A. Anter)
  • Mazurka (R. Sarriegi)
  • Trapu zaharrak (J. M. Iparragirre)
  • Txarri baten gibela (Herrikoia)
  • Sasikoipetxu (J. M. Udakiola)
  • Goiz-eresia (J. I. Aldalur)
  • Lolita (J. I. Aldalur)
  • Sarralle buru haundi (Herrikoia)
  • Bihotz eritua (Herrikoia)
  • Iriyarena (Herrikoia)
  • Pello Bixente (Herrikoia)
  • Gora karnabalak, miamol! (Herrikoiak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide