'El gato con botas' eta 'Emakumea' emango dituzte igandean Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 8a, 08:00

'El gato con botas' filma.

El gato con botas haurrentzako filma botako dute aurrena, 16:30ean hasita; eta bost laburmetraiz osatutako Emakumea bilduma gero, 19:30ean hasita. El gato con botas ikusteko sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke; Emakumea ikusteko sarrerak, berriz, leihatilan jarriko dituzte eskuragai.

Datorren igandean bi film botako dituzte Soresu antzokiko pantaila handian. Batetik, El gato con botas haurrentzako filma, 16:30ean hasita. Sarrerak aurrez eros daitezke Kulturazen webgunean. Eta bestetik, bost laburmetraiz osatutako Emakumea bilduma, 19:30ean hasita. Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira.

Joel Crawford eta Januel Mercado zuzendarien lana da El gato con botas animaziozko filma, eta honela dio filmaren sinopsiak: "Katu botaduna konturatuko da abenturarako duen pasioak eragina izan duela: bere bederatzi bizitzetatik zortzi kontsumitu ditu, eta, horregatik, bidaia epiko bati ekingo dio Azken Desira mitikoa aurkitzeko eta bere bederatzi bizitzak berrezartzeko".

Emakumea, berriz, Uemak eta Tinkok zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko sortu duten Zinuema ekimenaren baitan emango dute. Emakumeei eragiten dieten arazoak azaltzen dituzten bost laburmetraiz osatutako bilduma da. Ikus-entzuteko lanak hainbat hizkuntzatan sortuak izan dira, eta halaxe botako dituzte, euskarazko azpidatziekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide