Yoga saio jendetsua egin dute Jostorratz egitasmoaren barruan

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 6a, 14:11

Ostiraleko yoga saioan hartutako irudi bat. (Azpeitiko Udala)

70 bat lagun elkartu ziren ostiral arratsaldean Azoka Plazako lehen solairuko ekitaldi gelan. Martxoaren 31n izango dute haurrek eta gurasoek hurrengo hitzordua.

Udaleko Gazteria Sailak haurrei eta haien gurasoei "aisialdirako espazioak" eskaintzeko sortu duen Jostorratz egitasmoaren barruko bigarren hitzorduak harrera bikaina izan du. Joan den ostiralean, 70 bat lagun elkartu ziren Azoka Plazako lehen solairuko ekitaldi aretoan eman zuten yoga saioan. "Giro politean" egin zuten saioa, antolatzaileek azaldu dutenez.

Ekintza oraindik zehaztu gabe, baina Jostorratzen barruko hurrengo hitzorduak badu data: martxoaren 31n izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide