Euskararen eta dirulaguntzen plan estrategikoak onartuko dituzte gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 7a, 08:21

Udaletxearen etxaurrea.

Udal ordezkariek otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bi plan estrategiko horiez gain, izapide kontuak ere izango dituzte aztergai.

Udal ordezkariek otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, bi plan estrategiko izango dituzte hizpide: euskararena eta datozen hiru urteetarako dirulaguntzena. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Loiolako Santutegiko parkea mantentzeko eginda duten lankidetza hitzarmena berritzea ere izango dute aztergai, baita izapide kontu batzuk ere.

Honako hau da gaurko bilkurako gaien zerrenda:

1.- Udalbatzak 2023ko urtarrilaren 17an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2023-2026 Euskararen Plan Estrategikoa onartzea.

3.- 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Loiolako Santutegiko parkea mantentzeko eta kontserbatzeko 2019an sinatu zuten lankidetza luzatzeko eta aldatzeko gehigarria.

5.- 2023. ekitaldirako udalaren, bere erakundeen eta Azpeitia Berritzen S.A.-ren ordainsarien igoera onartzea.

6.- 2022ko uztailean eta abuztuan hartutako erabakien berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide