Sabel dantza ikastarorako bigarren talde bat sortuko du Emakumeen Txokoak

Ane Olaizola 2023ko ots. 6a, 14:56

Astearteetako taldeak beteta, ostiraletarako beste talde bat eratzea erabaki du Emakumeen Txokoak, eta interesa dutenek hilaren 24ra artean eman dezakete izena.

Udaberriko Jabetze Eskolen barruan, sabel dantza ikastaroa eskainiko dute datozen hilabeteetan, eta egitasmoaren antolatzaile Emakumeen Txokoak adierazi duenez, dagoeneko beteta dago taldea. Ordea, ikastaroak izan duen erantzuna ikusita, bigarren talde bat sortuko dute orain. Ostiraletan elkartuko da talde berria, eta interesa dutenek hilaren 24ra artean eman dezakete izena.

Martxoaren 3an hasiko dute horiek ikastaroa, eta guztira, ordu eta erdiko hamar saio eskainiko ditu Jaione Albenizek elebitan. Ostiralean, 17:30etik 19:00etara elkartuko dira sabel dantza praktikatzeko.

Landunek 22,5 euro ordainduko dute izen-ematea, eta ikasle, langabetu zein pentsiodunek 15 euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide