Zozketa

'Basotik itsasora 2.0' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko ots. 6a, 15:13

Basotik itsasora 2.0 ikuskizuna eskainiko dute ostiralean, otsailak 10, Soreasu antzokian, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Basotik itsasora 2.0 ikuskizuna eskainiko dute ostiralean, otsailak 10, Soreasu antzokian. Dantza eta dokumental emanaldia 21:00etan hasiko da, eta Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute, eta horretarako bi aukera dituzte: batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide