Juaristi anai-arrebak aurreko postuetan ibili dira Baqueira-Bereten

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 7a, 09:15

Alaia Juaristi absolutu mailako podiumeko hirugarren koskan, distantzia luzeko proba bukatu eta gero. (Utzitakoa)

Espainiako Sprint Txapelketa eta Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu dituzte asteburuan. Alaia Juaristik 20 urtez azpikoetan bigarren bukatu ditu bi probak.

Alaia eta Hodei Juaristi anai-arreba eskiatzaileek Espainiako Sprint Txapelketa eta Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu dituzte asteburuan Baqueira-Bereteko (Katalunia) eski estazioan, eta emaitza txukunak erdietsi dituzte biek ala biek.

Larunbatean, sprintean, 20 urtez azpikoetan bigarren eta absolutu mailan seigarren sailkatu zen Alaia; Hodei, berriz, 18 urtez azpikoetan laugarren eta absolutu mailan bedertzigarren. Igandean, 21 kilometroko distantzia luzeko lasterketan, 20 urtez azpikoetan bigarrena eta absolutu mailako hirugarrena izan zen Alaia, eta 18 urtez azpikoetan bosgarrena eta absolutu mailako seigarrena izan zen Hodei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide