Lur Kortak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren asteazkenean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 8a, 08:49

Lur Korta.

Udal Liburutegian egingo du LHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako kontakizuna, 17:30ean hasita, eta dagoeneko eman daiteke saiorako izena.

XXXIV. Ipuin Kontaketa zikloko beste saio bat izango da datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Udal Liburutegian. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako kontakizuna eskainiko du Lur Kortak egun horretan, 17:30ean hasita.

Dagoeneko zabalik dago saiorako izena emateko epea –datorren asteartean bukatuko da–, eta hara joan nahi dutenek liburutegira joanda, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 ,81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita izango dute horretarako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide