Alex Txikoni ongietorria egin diote Karmelo Etxegarai Ikastolan

Julene Frantzesena 2023ko ots. 7a, 14:26

Alex Txikon Karmelo Etxegarai Ikastolan egin zioten harreran. (Karmelo Etxegarai Ikastola)

Manaslu mendira neguan eta oxigeno artifizialik gabe igo ostean, harrera beroa egin zioten Karmelo Etxegarai Ikastolako hainbat haurrek eta irakaslek joan zen astean.

Manaslu mendia –munduko zortzigarren altuena– neguan eta oxigeno artifizialik gabe igo berri du Alex Txikonek, eta Euskal Herrira bueltan, askotariko ongietorriak eta omenaldiak jaso ditu. Horietako bat Azpeitian egin zioten joan zen astean: Karmelo Etxegarai Ikastolako haurrek eta irakasleek harrera beroa egin zioten mendigoizaleari. Ikastolako ordezkariek ongietorriko irudiekin honako bideo hau egin dute.

Honako lotura honetan ikus daiteke, aldiz, UKTk GUKA magazinerako Txikoni egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide