Ate joka dira karnabalak, eta udalak dagoeneko prest du jaietako egitaraua. Ohi bezala, kaldereroen etorrera izango dira egitarau horri hasiera emango diona, karnabalak baino astebete lehenago, zapatu honetan bertan, hain zuzen. Kaldereroen konpartsaren kalejiraren ostean, Ukabil eta McOnak taldeek kontzertu bana emango dute Sanagustin kulturgunean. Eta leku berean, baina igande eguerdian, Udal Musika Bandak emango du urteroko kontzertua.
Mozorro sariketak
Ohi bezala, tabernek mozorro sariketan parte hartzeko aukera izango dute Astelehen Karnabalean. Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten tabernek aurrez izena eman behar dute. Otsailaren 17ra arte izango dute horretarako aukera, Kultura Sailean (943-15 70 68). Tabernak ere mozorrotzera eta festaren parte izatera animatu nahi ditu udalak lehiaketaren bidez. Mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak 200 euroko diru saria irabaziko du.
Era berean, herritarren mozorro lehiaketa ere egingo dute. 00:00etan izango da sari banaketa ekitaldia plazan, eta honako sari hauek banatuko dituzte: banakakoen artean, 200 euro eskuratuko ditu lehen sarituak, 150 euro bigarrenak eta 100 euro hirugarrenak; taldekakoen artean, berriz, 800 euro jasoko ditu lehen sarituak, 700 euro bigarrenak, 500 euro hirugarrenak eta 300 euro laugarrenak.
Egitaraua
Otsailak 11, zapatua
- 19:00. Kaldereroen konpartsa ibiliko da kalez kale, martxak jotzen. Artzubia kalean elkartuko dira parte hartu nahi duten kalderero guztiak, eta astoekin karroak ere irtengo dira. Kalderero konpartsa honako kale hauetan ibiliko da: Artzubia etorbidea, San Martin egoitza, Goiko kalea, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea, Donejakue kalea, eta ekitaldiari amaiera Plaza Nagusian emango diote. Abestiak: Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa.
- 22:30. Ukabil eta McOnak taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.
Otsailak 12, igandea
- 12:30. Udal Musika Bandako, Julian Barrenetxea abesbatzako, Banda Gazteko eta Juan Antxieta musika eskolako kideek inauterietako kanten emanaldia eta argazkien proiekzioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
- Ondoren, kalejira izango da Udal Musika Bandaren eskutik, eta aldi berean, Sanagustinen inauteri giroko argazkiak ikusteko aukera izango da.
Otsailak 17, ostirala
- 18:00. Euskal inauterien jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako kideek. Herriko kaleak euskal inauteriz jantziko dituzte. 18:00etan San Martin egoitzaren paretik abiatuko dira, eta plazan bukatuko dute, 20:00etan. Honako ibilbidea egingo dute: San Martin egoitza, Artzubia, Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkalea, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Perez Arregi plaza, Erdikalea, Plaza Txikia eta plaza.
Otsailak 18, zapatua
- 17:30. Freestyle Street Showa, Izarraitz pilotalekuan.
Otsailak 19, igandea. Elegante Eguna
- 09:00. Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
- 11:30. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
- 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- Egun osoan, XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
- 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 17:30. Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
- 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
- 20:00. Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.
Otsailak 20, Astelehen Karnabala.
- 11:00. Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.
- 12:30. Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte plazan.
- 16:00. Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan. 20:00ak arte.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
- 18:30. Deiadar txaranga kaleetan.
- 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
- 20:00. Mozorro lehiaketaren hasiera.
- 20:00. Davila DJa, plazan. Gainera, Vertical perkusio taldearen kalejira.
- 23:30. Oihan Vega DJa, plazan.
- 00:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan.
- Ondoren, Perculights perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.
Otsailak 21, Astearte Karnabala.
- 00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan.
- Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
- 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
- 06:00. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
- 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira.
- 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
- 17:30. Bat, bi, hiru... magia ikuskizuna Sun magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
- 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
- 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.