Leire Ibargurenek 'Petare. Miren Egigurenen puskak' liburua aurkeztu du Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 9a, 10:03

Atzoko Emakumeen Txokoan egin zuten liburu aurkezpena. (Emakumeen Txokoa)

Miren Egiguren bidaniarrak Caracasko Petare auzoan bizitako 46 urteetan izandako bizimodua eta hango auzotarren alde egindako lana bildu ditu liburuan Ibargurenek, eta liburuaren nondik norakoak azaldu dizkie Emakumeen Txokora bertaratu direnei.

Leire Ibarguren azpeitiarrak joan den irailean kaleratu zuen Petare. Miren Egigurenen puskak liburua. Egiguren Caracasko Petare auzoan bizi izan da 46 urtez –duela bost itzuli zen Euskal Herrira–, eta bidaniarrak urte horietan hango auzotarren alde egindako lana eta han izandako bizimodua bildu ditu Ibargurenek liburuan. Atzo Emakumeen Txokoan izan zen Ibarguren liburua aurkezten. Hamabost bat lagun izan ziren aurkezpenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide