Azpeititik Zestoara ibilaldia antolatu du Baigerak hilaren 25erako

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 9a, 13:13

09:00etan abiatuko dira plazatik eta oinez joango dira Zestoara. Han hamaiketakoa egingo dute, eta ondoren, autobusez bueltatuko dira herrira.

Baigerak Zestoara ibilaldia antolatu du hilaren 25erako. 09:00etan Azpeitiko plazan jarri dute hitzordua, eta handik Zestoara oinez joango dira. Behin hara iritsita, hamaiketakoa egingo dute Zestoako Jubilatuen Elkartean, eta ondoren, lineako autobusean itzuliko dira herrira. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, hamabina euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide