KZgunean prest dute martxoko ikastaroen eskaintza

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 10a, 08:42

Aurrez aurre, urruneko formatuan zein bideokonferentziaz emango dituzte ikastaroak. 45 emango dituzte guztira, eta horietatik 15 izango dira euskaraz. Izena eman nahi dutenek irekita dituzte ohiko bideak.

Azpeitiko KZguneak 2023ko martxorako prestatu duen ikastaroen eskaintzaren berri eman du, baita ikastaro horietan izena emateko epea ireki ere. Guztira 45 ikastaro emango dituzte, eta horietatik 15 izango dira euskaraz. Honako hauek, hain zuzen:

- Komunikazio ez-presentzialerako tresnak

  • Urrunekoa.
  • Hamar ordu.
  • Martxoaren 20tik 29ra.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 1etik 14ra, 16:00etatik 18:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Martxoaren 23tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zureargazki guztiak

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 13an eta 14an, 11:00etatik 13:00etara.

- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Martxoaren 17an, 11:00etatik 13:00etara.

- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Martxoaren 22an, 09:00etatik 11:00etara.

- YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 29an eta 30ean, 16:00etatik 18:00etara.

- LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.

- LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara.

- LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 23an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara.

- Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamasei ordu.
  • Martxoaren 1etik 10era, 11:00etatik 13:00etara.

- Programa informatiko onenak jaitsi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 20an eta 21ean, 11:00etatik 13:00etara.

- Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 30ean eta 31n, 09:00etatik 11:00etara.

- Marka pertsonala eta LinkedIn

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 13tik 29ra.

- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Martxoaren 15ean eta 16an, 09:00etatik 11:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide