Amaia eta Miren Aizpuru azkoitiarrak, Itaiaren pala txapelketako txapeldun

Andoni Elduaien 2023ko ots. 12a, 11:28

Bazkarian parte hartu zuten lagunak, Azoka Plazan. (Argazkiak: Itaia)

Ahizpa azkoitiarrek irabazi zuten atzo, larunbata, Azpeitiko Frontoi Txikian jokatutako finala. Nagore Arzallus eta Miren Altuna izan zituzten aurkari haiek.

Azkoitiko Amaia eta Miren Aizpuruk jantzi dute Urola Erdiko Itaiaren bikotekako Emakumeon I. Pala Txapelketako txapela. Atzo, larunbata, jokatu zituzten txapelketaren finalaurrekoak eta finala Frontoi Txikian, 10:00etan hasita, eta final nagusian azkoitiarrek 22 eta 11 mendean hartu zituzten Nagore Arzallus eta Miren Altuna.

Guztira, hamahiru bikotek parte hartu dute aurtengo txapelketan. Finalaurreko partidak jokatu zituzten atzo aurrena, eta ondoren, 12:00 aldera, izan zen finala. Sari banaketaren ostean, bazkaria egin zuten Azoka Plazan, eta horrekin eman zioten bukaera txapelketari. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide