Gero eta gutxiago falta da karnabaletarako, eta dagoeneko jai giroan murgiltzen ari da herria. Atzo, kaldereroen desfileak alaitu zituen kaleak, eta gaur, jende ugari bertaratu da Udal Musika Bandaren karnabaletako kontzertura; txiki gelditu da Sanagustin kulturgunea. Banda Gazteko, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek ere parte hartu dute emanaldian, eta gainera, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen karnabaletako argazkiekin osatutako bideoa ere eman dute kanta eta kanta artean.
Kaldereroetako eta Azpeitiko karnabaletako abestiak entzun ahal izan dira 12:30etik aurrera Sanagustinen. Honako hau izan da musikariek eta abeslariek Unai Frantsesena bandako zuzendariaren gidaritzapean eskaini duten kontzertuko errepertorioa:
- Hungariar kanta (R. Sarriegi)
- Kaldereroen konpartsa (R. Sarriegi)
- Kaldereroen koruak II eta III (R. Sarriegi)
- Konpontzailea (J. A. Anter)
- Mazurka (R. Sarriegi)
- Trapu zaharrak (J. M. Iparragirre)
- Txarri baten gibela (Herrikoia)
- Sasikoipetxu (J. M. Udakiola)
- Goiz-eresia (J. I. Aldalur)
- Lolita (J. I. Aldalur)
- Sarralle buru haundi (Herrikoia)
- Bihotz eritua (Herrikoia)
- Iriyarena (Herrikoia)
- Pello Bixente (Herrikoia)
- Gora karnabalak, miamol! (Herrikoiak)
- Sagardo tokian