Kantujirako kideak prest daude karnabaletarako. Joan den ostegunean egin zuten azken entsegua –argazkian–, eta datorren ostegunean Alde Zaharrean barrena ibiliko dira kaleak girotzen. 18:30erako jarri dute hitzordua Baigera parean; handik, Enparan kalean behera joango dira; Perez Arregi plazan geldialdia egingo dute; eta bukatzeko, Erdikalean gora, Sanagustin kulturguneraino joango dira. Han, Kantu Festan parte hartuko dute.