Tximinia batek su hartu du Jose Artetxe kalean

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 13a, 15:36

Suhiltzaileen bi kamioi Jose Artetxe kalean, gaur eguerdian. (Urtzi Oteiza)

14:00 aldera, bizilagunak izan dira suhiltzaileei abisua eman diotenak. Dagoeneko egoera kontrolpean dute suhiltzaileek, eta Azpeitiko Udaltzaingoak Uztarriari baieztatu dionez, suak kalte materialak baino ez ditu eragin.

Jose Artetxe kaleko tximinia batek su hartu du gaur eguerdian, baina dagoeneko egoera kontrolpean dute suhiltzaileek, eta Azpeitiko Udaltzaingoak Uztarriari baieztatu dionez, kalte materialak baino ez ditu eragin ezbeharrak.

14:00 aldera, bizilagunak izan dira suhiltzaileei deitu dietenak, kea ikusita. Suhiltzaileen bi kamioi, Ertzaintza eta Azpeitiko Udaltzaingoa bertaratu dira Jose Artetxe kalera, eta suhiltzaileek baieztatu dute tximinia batek hartu duela sua eta hari zeriola kea. Berehala itzali dute sutea eta gunea freskatzen geratu dira pixka batean. Udaltzaingoak Uztarriari jakinarazi dionez, inor ez da zauritu ezbeharrean, eta kalte materialak besterik ez ditu eragin suak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide