Aldaketak iragarri dituzte patinaje ikastaroaren egutegian

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 16a, 09:40

Lerroko patinak.

Martxoaren 4rako eta 5erako aurreikusitako saioak apirilaren 22an eta 23an egingo dituzte.

Udalak helduentzat zein haurrentzat antolatutako patinaje ikastaroa martxan da hil honen lehen asteburutik. Apirileko azken asteburura arte, datozen asteetako larunbat eta igande gehienak hartuko dituzte ikastaro horretako saioek.

Hala ere, Kirol Patronatuak aldaketa bat iragarri du hasieran aurreikusitako egutegian. Horrela, martxoaren 4an eta 5ean egitekoak zituzten saioak atzeratu, eta apirilaren 22an eta 23an egingo dituztela iragarri dute ikastaroaren antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide