Karnabalak direla eta, igandean, astelehenean eta asteartean ez dira erabilgarri izango herriko hainbat autobus geltoki, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Zehazki, hiru egun horietan bertan behera utziko dituzte Jose Artetxe kaleko (anbulatorioaren aurrea), Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak. Ordu tarte horretan saihesbidean eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren ondoan geldituko dira autobusak.