Karnabalak 2023

Kantujira eta Kantu Festa, karnabal giroan murgiltzen hasteko

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 17a, 10:07

Ostegun Gizena ospatzeko eta herriko kaleak karnabaletarako girotzeko, musikaz alaitu zituzten kaleak Kantujirako eta musika bandako kideek atzo arratsaldean zehar. Gauean Sanagustinen elkartu ziren denak, eta giro paregabean ospatu zuten karnabalen atariko festa.

Karnabalen atariko gisa, Kantujira eta Kantu Festa egin zituzten atzo, Ostegun Gizenez. Kantujirako kideak eta Udal Musika Bandakoak kalerik kale ibili ziren arratsaldean zehar, mozorroak soinean, herriko txokoak musikaz alaitzen. Ondoren, Kantu Festa egin zuten Sanagustin kulturgunean. Kantujirako, Udal Musika Bandako, Trikigiroko, Juan Antxieta musika eskolako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek parte hartu zuten atzoko festan. Sabelak ondo bete ostean ekin zioten dantzaldi eta kantaldiari; izan ere, euskal kantak nahiz inauteri girokoak abestu ez ezik, dantzara ere animatu ziren hainbat herritar. Giro ederrean ospatu zuten Ostegun Gizena, karnabal giroan murgilduta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide