Karnabalak 2023

Ostegun Gizena ospatu dute San Martin egoitzan

Aitziber Arzallus

Ostegun Gizen eguna izan zen atzo, eta urtero bezala, San Martin egoitzako kideek ondo baino hobeto ospatu zuten eguna. Torradak jan zituzten, eta Nagusilan elkarteko boluntarioak arduratu ziren giroa jartzeaz.

Festazaleak dira San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin. Atzo, Ostegun Gizen eguna zela aprobetxatuz, torradak jan zituzten, eta Nagusilan erakundeko boluntarioen bisita ere izan zuten egoitzan; haiek arduratu zen inauteri giroa jartzeaz.

(Argazkiak: San Martin egoitza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide