Hasi dira karnabalak Azpeitian. Ikasberriko ikasleen euskal inauterien jaialdia izan ohi da festetako egitarauko lehen ekitaldia, eta atzo arratsaldean gauzatu zuten hori. 18:30ean hasi eta 20:00 aldera arte, kolorez, musikaz eta dantzaz jantzi zituzten Alde Zaharreko kaleak, eta asko izan ziren haiei begira egon ziren herritarrak.