Elegante janzteko eguna dute gaur herrian. Eguerditik aurrera dotore jantzitakoez bete dira Alde Zaharreko kaleak eta plaza. Eguerdira artekoa musikariek girotu dute, Izarraitz txistulari taldearen goiz eresiaren ondoren, Udal Musika Bandakoak, Eltziegoko gaiteroak eta Incasables txarangakoak ibili dira kalerik kale. Eguerdiko hamabietan zezena atera dute, eta sokamuturra izan da herriko plazan. Zezena erretiratu ostean, kaleak jendez bete dira, elegante jantzitako herritarrez.
Ohitura den legez, Itsasikoek Elegante Eguneko artzain-inudeen kalejira egin dute, danbor jotzaile taldeak eta karrozak lagunduta. Gaurko festa eguna, ordea, ez da horrekin bukatu. Dotore gozatzeko aukera iluntzera arte luzatzeko aukera izango da.
Gaurko egitaraua:
- 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
- 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
- 17:30. Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
- 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
- 20:00. Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.