Denetariko mozorroak eta festa giro bikaina, horrelaxe borobildu daiteke uneotan Azpeitiko kaleetan dagoena. Irudimenez betetako jantziak eta karroza ikusgarriak atera dituzte herritarrek kalera, eta Alde Zaharrean zehar ikuskizuna ematen ari dira zenbait kuadrilla. Haiei begira, jendetza dabil kalean gora eta behera. Gauerdian egingo dute mozorrorik onenak saritzeko ekitaldia, plazan.