Karnabalak 2023

Astearte Karnabal goizeko diana eta sokamuturra, bideoan

Urtzi Oteiza 2023ko ots. 21a, 11:05

Mozorrotutako jende uholdeak hartu ditu aurten ere kaleak karnabalen azken eguneko lehen orduetan. Udal Musika Bandaren segizio koloretsu eta umoretsuaren ondoren, sokamuturraren aurtengo azkenaurreko irteera etorri da.

Karnabalak azken egunera iritsi dira, bidean urteroko hitzordu eta pauso guztiak betez. Horrela, gaur goizean goiz mozorrotutako jende uholdeak hartu ditu erdiguneko kaleak, Astearte Karnabal goizeko dianan. Udal Musika Bandaren segizio koloretsu eta umoretsuaren ondoren, Izarraitz txistulari taldekoak elkartu zaizkie bandakoei Plaza Txikian, zezenaren 07:00etako irteera iragartzeko.

Azkenaurreko aldiz atera dute zezena kalez kale aurtengo festetan goizean, 16:30eko irteera izango du azkena. 12:00etan, berriz, erretiratu gabeak etxeratzeko zein esna daudenei karnabalak ez direla bukatu gogoratzeko, Banda Gaztea ibiliko da kalejiran. Hauek dira karnabaletako azken txanpari gelditzen zaizkion hitzorduak:

  • 12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
  • 17:30. Bat, bi, hiru... magia ikuskizuna Sun magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
  • 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale.
  • 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide