Banda Gazteak Astearte Karnabaleko kalejira egin du eguerdian, Perez Arregi plazatik irtenda. Erdikaletik gora joan, plazatik igaro, eta aurreneko geldialdia San Martin egoitzan egin dute musikariek; egoiliarrek eta han bildutako hainbat herritarrek karnabaletako doinuekin gozatu ahal izaten dute. Behin egoitzan pieza batzuk jo ostean, Jose Artetxe kalerako bidea egin dute, eta handik Alde Zaharrera joan dira. Tarteka geldialdiak eginez, ia bi orduko kalejira egin dute Banda Gazteko musikariek, eta haiei batu diren ez horren gazteek ere.