Txertoek kaltetutakoen topaketa egingo dute zapatuan Sindikatu Zaharrean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 22a, 08:00

Txerto baten irudia.

Txertoek kalteak eragin dizkieten herritarrei zuzendutako saioa izango da. Saioa 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo dute Sindikatu Zaharrean, eta terapeuta batek gisatuko du.

Txertoek ondorioak utzi dizkien herritarren elkarteak antolatuta, gaiaz hitz egiteko topaketa izango da zapatuan, Azpeitian. Txertoek kalteak eragin dizkieten herritarrei zuzendutako saioa izango da, eta haren sustatzaileen arabera, beren esperientziak partekatzeko "espazio pribatua, intimoa eta konfidentziala" izango da. Halaber, hara joaten denak "elkar ulertzeko nahiz babesa eta laguntza jasotzeko" aukera izango du.

Saioa 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo dute Sindikatu Zaharrean, eta terapeuta batek gisatuko du. Parte hartu nahi duten herritarrek 610 38 71 06 (Leire) telefono zenbakira deitu beharko du aurrez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide