Hozkailurako imandun apaingarriak egingo dituzte igandean Ekoetxean

Julene Frantzesena 2023ko ots. 22a, 09:02

Harriekin egindako iman batzuk.

Harri eta enbor zatitxoekin gauzatuko dituzte apaingarriak. 11:00etatik 12:30era izango da saioa, Ekoetxean, eta doakoa izango baldin bada ere, parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako beste tailer bat izango da igandean Ekoetxean. Hain zuzen ere, hozkailuaren kanpoaldean jartzeko apaingarriak egingo dituzte hara joaten direnek, 11:00etatik 12:30era bitartean. Zehazki, harri eta enbor zatitxoekin gauzatuko dituzte imandun apaingarriak.

Doako saioa izango da 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, baina aurrez izena eman beharko da 943-81 24 24 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora mezua idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide