Bi musikal izango dira igandean Soreasun

Julene Frantzesena 2023ko ots. 23a, 08:21

'El musical de los 80's y los 90's' musikaleko irudi bat.

El origen del hielo (tributo a Frozen) eta El musical de los 80's y los 90's musikalak izango dira Soreasu antzokian, 17:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Sarrerak salgai daude.

Asteburu honetan izango da zer egin herrian, eta eskaintza horren adibideetako bi dira El origen del hielo (tributo a Frozen) eta El musical de los 80's y los 90's musikalak. Igandean izango dira bi emanaldiak Soreasu antzokian; aurrena 17:30ean izango da, eta bigarrena, 20:00etan. Saioetarako sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

El origen del hielo (tributo a Frozen) Onbeat Producciones etxeak egindako lana da, eta dantza eta kantua uztartzen ditu, Frozen filma oinarri hartuta. El musical de los 80's y los 90's musikala, berriz, Madrilgo Gran Vian eskaini dute hainbat hilabetez, eta Azpeitian egingo du geldialdia igandean. Lan hori ere Onbeat konpainiarena da, eta ikus-entzuleek 80ko eta 90eko hamarkadetako hainbat abestiz gozatu ahal izango dute.

Asteburuan ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide