Baigerak asteazkenean egingo du urteko batzar orokorra

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 24a, 11:38

Baigeraren 2022ko urteko batzarra.

16:30ean hasiko da, Baigera I-eko aretoan. 2022ko balantzea eta 2023rako aurreikuspenak eta asmoak izango dituzte hizpide, baita zuzendaritza berritzea ere. Bukaeran, mokadutxoa egingo dute.

Baigera jubilatuen elkarteak datorren asteazkenean, martxoaren 29an, egingo du aurtengo batzar orokorra. 16:30ean hasiko dute bilkura, Baigera I-eko aretoan; eta batzarra bukatu ondoren, hara joaten diren guztientzat mokadutxoa ere prest izango dute.

Besteak beste, 2022ko balantzea eta 2023rako aurreikuspenak eta asmoak izango dituzte hizpide asteazkeneko batzarrean, baita zuzendaritza berritzea ere. Hau da prestatu duten gai zerrenda:

  1. Sarrera
  2. 2022ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  3. 2022ko ekintzen oroitza.
  4. 2022ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2023ko aurrekontuaren azalpena.
  5. Baigera elkartearen gaur egungo egoera.
  6. Zuzendaritza batzordearen berritzea.
  7. 2023ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
  8. 2023ko ekintzen prezioak.
  9. Bazkide kuota.
  10. Galdera-erantzunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide