Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigerak martxoaren 16rako

Mailo Oiarzabal 2023ko ots. 23a, 14:56

Petritegi sagardotegia. (Petritegi)

Martxoaren 14ra arte eman daiteke izena jubilatuen elkartean. Bestetik, martxoaren 6an irekiko dute izen-ematea irailaren 14rako eta 15erako Jaca, Ainsa eta Otsagabia ezagutzeko prestatu duten irteerarako.

Karnabalak bukatu berritan, bi irteeraren eta horietan izena emateko epeen berri eman du Baigera jubilatuen elkarteak.

Lehendabizikoa martxoaren 16an egingo dute. Egun horretan, Astigarragako (Gipuzkoa) Petritegi sagardotegian bazkalduko dute Azpeitiko jubilatuek, goiz-pasa ibili ondoren: 08:30ean irtengo dira Azpeititik, San Martun egoitza paretik, eta 14:00etan izango dute bazkaria sagardotegian. Irteera horretarako izen-ematea irekita dago dagoeneko; martxoaren 14a bitartean eman behar dute izena Baigeran joan nahi dutenek, 35 euroren truke.

Irailean, Pirinio inguruetara

Baigerakoek martxoan irekiko duten bestea da irailaren 14rako eta 15erako prestatzen ari diren bi eguneko txangorako izen-ematea. Pirinio inguruetan ibiliko dira iraileko bi egun horietan Azpeitiko jubilatuak, Jacan eta Ainsan (Aragoi, Espainia), eta Otsagabian (Nafarroa).

Iraileko irteeran izena eman nahi dutenek martxoaren 6tik ekainaren 29ra eman dezakete izena, 110 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide