Lemak taldeak kontzertua emango du igandean, Arkupehotsak egitasmoaren barruan

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 24a, 08:50

Lemak taldea.

Arkupehotsak 2023 egitasmoko bigarren saioa izango da etzikoa. 18:30ean hasiko da Sanagustin kulturgunean. Lemak taldeak Tomas Lizarazu musikari azkoitiarra izango du bidelagun.

Aukupehotsak 2023 egitasmoko bigarren kontzertua etzi, igandea, izango da, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Lemak talde gazteak emango du kontzertua eta Tomas Lizarazu musikari azkoitiarra izango du bidelagun. Doako saioa izango da.

Aurten, berrikuntza gisa, Arkupehotsakerako hautatuak izan diren artistek hilabeteko egonaldia egiteko aukera izan dute Dinamoa soreman gunean. Lemakek ere halaxe egin, eta egonaldi horretan, Lizarazuren zein Eñaut Gaztañagaren aholkularitza jaso du taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide