Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da gaur

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 24a, 08:30

Elkarretaratze bateko irudia.

Azpeitiko Sarek deituta egingo dute hileroko kontzentrazioa plazan, 19:00etan hasita.

Hilero legez eta otsaileko azken ostirala izanik, gaur ere euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da plazan. Azpeitiko Sarek deituta egingo dute hileroko kontzentrazioa, 19:00etan hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia egin die Sarek herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide