Landareen irudiak sortzeko tailerra antolatu du Ekoetxeak martxoaren 12rako

Julene Frantzesena 2023ko ots. 28a, 08:22

Landareen irudiak sortuko dituzte parte hartzaileek, kolore bakarreko argazki prozedura erabilita. 10:00etatik 12:00etara izango da familiei zuzendutako saioa, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Ekoetxeak tailer berezi bat prestatu du martxoaren 12rako, igandea. Zehazki, landareen irudiak sortuko dituzte parte hartzaileek, kolore bakarreko argazki prozedura erabilita. Jatorrizko landare konposaketaren kolore urdineko kopia negatiboa lortuko dute horiek paperean.

10:00etatik 12:00etara izango da familiei zuzendutako saioa, Ekoetxean bertan. Doakoa izango da tailerra, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide