Naroa Uriak eta Ion Intxaustik irabazi dute Beasaingo Kros Mistoa

Julene Frantzesena 2023ko ots. 26a, 12:29

Naroa Uria eta Ion Intxausti podiumeko lehen postuan. (Utzitakoa)

Azpeitiko bi lasterkariek 19 minutu eta 46 segundotan gauzatu dute bost kilometroko ibilbidea. Orotara, 41 bikotek bukatu dute proba.

Gaur, igandearekin, izan da Kros Mistoaren aurtengo edizioa Beasainen, eta Azpeitira joan dira bikoteka egiten den proba horretako garaikur nagusiak. Izan ere, Naroa Uria eta Ion Intxausti nagusitu dira proban, bost kilometroko ibilbidea 19 minutu eta 46 segundotan eginda. 10:30ean hasita egin dute proba, eta 41 bikote iritsi dira helmugara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide