Hozkailurako apaingarriak egiten ikasi dute hainbat gaztetxok Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2023ko ots. 26a, 16:23

Hozkailua koloreztatzen izeneko tailerra egin dute gaur goizean zehar Azpeitiko Ekoetxean. Harriak, makiltxoak eta poltsatxoak margotu dituzte, eta horiei imana jarri diete ondoren, hozkailuan itsatsi eta apaingarri bezala erabiltzeko. 

Igandeetako ohiturari jarraituta, haur eta gaztetxoentzako beste tailer bat egin dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean. Gaurkoan, hozkailuaren kanpoaldean jartzeko apaingarriak egiten ikasi dute ikastarora bertaratu diren gaztetxoek. Hain zuzen, 11:00etatik 12:30era bitartean egin dute saioa, eta bertaratu direnek harriekin, makilekin eta poltsekin egin dituzte apaingarriak. Horiek koloreztatu dituzte aurrena, eta imana jarri diote ondoren, hozkailuan edo etxeko beste edozein lekutan apaingarri gisa jartzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide