Zozketa

Revolver taldearen kontzerturako sarreak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 11:28

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera, eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik, eta bestetik, telefonoz.

Uztarria Komunikazio Taldeak Revolver taldearen kontzertuetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Carlos Goñi musikari valentziarraren taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu Antzokian, larunbatean, 22:00etan.

Bazkideek osteguneko 12:00ak arte izango dute zozketan izena emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide