Martxoaren 8rako ipuin kontaketa saioa antolatu dute Udal Liburutegian

Nerea Uranga 2023ko ots. 28a, 15:39

Lupe Lekuona ipuin kontalaria.

Lupe Lekuona ipuin kontalariak eskainiko du kontaketa saioa, HH4ko haurrentzat. Aurrez izena eman behar da.

XXXIV. Ipuin Kontaketa saioen barruan, Lupe Lekuona ipuin kontalariak HH4 mailako haurrentzat saioa eskainiko du martxoaren 8an Azpeitiko Udal Liburutegian. 17:30ean hasiko da. Saiora joateko aurrez izena eman beharko da liburutegira joanda edota telefonoz deituta 943-15 71 95 edo 688 81 55 06 zenbakietara deituta. Izena emateko epea otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartekoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide