Sorkuntza Beken iazko deialdian zortzi proiektu lagundu zituen Azpeitiko Udalak, eta iritsi da sortzaileek ondu dituzten lanak ikusteko garaia. Erakusketa kolektiboa jarriko dute horretarako, Betharram aretoan. Ostiralean 19:00etan izango da irekiera ekitaldia, eta erakusketa zabalik izango da martxoaren 19ra arte; astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.
2022ko Sormen Bekei esker, Eider Beobideren eta Maria Osesen eta Katixa Goldazen proiektuek sormen egonaldi bana egiteko beka bana jaso zuten; Sara Madrazok, Sabrina Romerok, Julen Agirrek, Jone Arriolak, Jonathan Escapak eta Jon Barkinek, berriz, sormen prozesuko beka. Sortzaileek Kulturaz kooperatibaren bidelaguntza izan dute.
2022ko Sormen Bekei itxiera emateko, lanak erakusteaz gain, horma irudi bat margotu dute eta zeramika tailerra ere egingo dute.