Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Revolver taldearen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 14:40

22:00etan hasiko da larunbatean Soreasun Revolver taldearen kontzertua. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Carlos Goñi musikari valentziarrak gidatzen duen Revolver taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu Antzokian, larunbatean, 22:00etan. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Miren Agirre eta Irene Valverde bazkideek irabazi dituzte larunbateko kontzertuaz gozatzeko bina sarrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide