Askotariko postuak eta herritar ugari, Top Market azokan

Kris Fernandez - Ane Olaizola 2023ko mar. 5a, 14:56

Da tabernaren aurrean egin dute azoka, eta askotariko produktuekin topo egin dute hara bertaratu diren dozenaka herritarrek. Guztira, zortzi postu jarri dituzte.

Top Market azoka egin dute beste behin Azpeitian; oraingo honetan, Da tabernaren aurrean. Askotariko zortzi saltzailek jarri dituzte postuak, eta asko izan dira horien produktuak ikustera zein erostera joan direnak. Aizterri Home, Kiribil Zeramika, Holy Mari Vintage, Axun Ringana, Egurrezko Kattagorrixek, Leire Arenas, Endreda Makina eta Oninpintagek parte hartu dute azokan.

11:00etan ireki dituzte postuak, eta eguerdirako herritar ugari elkartu da inguruan, eguraldiak lagunduta. Gainera, Mr. Soto eta House One disko jartzaile azpeitiarrak azoka musikakz girotzeaz arduratu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide