Zozketa

'Katuen kontuak' emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 6a, 11:27

Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak kontzertua eta errezitaldia eskainiko dute martxoaren 12an, igandean, Soreasu antzokian, 18:00etan. Uztarriako bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Igandean, martxoak 12, Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak Katuen kontuak emanaldia aurkeztuko dute Soreasu antzokian, 18:00etan. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide