Giro bikaina lagun, 6.000 emakumek baino gehiagok bete zuten atzo Donostiako Bulebarra, Lilatoiaren 33. aldiaren harira. Inoiz baino korrikalari gehiago elkartu ziren Atletico San Sebastian kirol klubak antolatutako lasterketan –iaz, adibidez, 5.000 lagunek hartu zuten parte–, eta tartean, baita azpeitiarrak ere.
Hain zuzen, 67 azpeitiarrek bukatu zuten proba. Azpeitiarretan azkarrena, Nagore Aramendi izan zen, 19:34ko denbora eginda. Azpeitiarretan bigarren, Onintza Zeberio helmugaratu zen, 20:08ko denborarekin; eta hirugarren, Ane Bastarrika, 21:23ko denborarekin.
Honako lotura honetan ikus daiteke sailkapen osoa.