Sañu Biziriken mozioa izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2023ko mar. 7a, 08:06

Azpeitiko udaletxea.

Taldeak haize erroten proiektuen kontra aurkeztutako mozioa izango dute hizketagai, besteren artean, eta San Martin fundazioaren patronaturako izendapenak ere egingo dituzte. 19:00etan izango da bilkura, udaletxean.

Udal ordezkariek martxoko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Sañu Bizirik taldeak haize erroten proiektuen kontra aurkeztutako mozioa izango dute hizpide, eta horrez gain, San Martin fundazioaren patronaturako izendapenak egingo dituzte. Halaber, Martxoaren 8ko udal adierazpena ere onartuko dute.

Honako hau da gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2023ko otsailaren 7an egindako akta onartzea.

2.- HAPOren 4.1. Santutxo eta 1.2. Done Jakue kalea 3 azpieremuetarako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea (2022PLAN0006).

3.- San Martin fundazioaren patronatuan parte hartzeko izendapenak egitea.

4.- 2023ko martxoaren 8an egingo den emakumeen nazioarteko egunerako udalaren adierazpena.

5.- Sañu Bizirik plataformak aurkeztutako mozioa.

6.- Alkatetzak 2022ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide