Zozketa

Larunbateko kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 10:15

Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII taldeak ariko dira zuzenean, 21:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute sarrera bikoitzaren zozketan parte hartzeko.

Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII taldeen kontzertuak izango dira larunbatean. Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak, eta punk eta oi! musikaren zaleen hitzordua 21:30etan hasiko da. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide