Loiolako bizilagunak San Jose jaietan murgiltzeko prest dira dagoeneko. Ostiralean hasiko dute festetako egitaraua, mus txapelketarekin, eta zapatuan haurrentzako marrazki topaketa egingo dute.
Egun handia, baina, martxoaren 19an, San Jose egunez, izango da. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta besteren artean, zezen txikiak, puzgarriak, asto karrerak, herri kirol erakustaldia eta trikitilarien emanaldia izango da.
Honako hau da Loiolako San Jose jaietako egitaraua:
Martxoak 17, ostirala
22:15. Mus txapelketa, Kiruri jatetxean. 21:30ean zabalduko dute izen-ematea.
Martxoak 18, zapatua
17:00. Umeentzako marrazki topaketa.
Gero, merienda.
Martxoak 19, San Jose eguna
11:00. Zezen txikiak.
11:00-13:00. Puzgarriak.
13:00. Asto karrerak.
17:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkoran ariko dira Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txiki IV.a, eta harri jasotzen, berriz, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta.
Gainera, puzgarriak izango dira arratsaldean ere.
Egun osoan, trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.