Martxoaren 8arekin lotuta, Azpeitiko Emakumeen Txokoko Enpalabramiento ikastaroko partaideek "ezberdinak izateko eskubidea" aldarrikatu dute. Horretarako, pankarta bat egin eta Emakumeen Etxearen atarian jarri dute.
Enpalabramiento ikastaroa, gaztelera ikastearen bitartez, emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko eta beren arteko sareak eraikitzeko espazioa da. Alfabetizazioan oinarritzen badira ere, taldekideen behar zehatzak eta askotariko edukiak lantzen dituzte.