Zozketa

Txalaparta argitaletxeak emandako 'Tupust!' liburua zozkatuko du Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mar. 8a, 15:09

Bazkideek hilaren 15eko, asteazkena, 12:00etara arte izango dute liburuaren zozketan parte hartzeko aukera.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Txalaparta argitaletxeak emandako Tupust! komiki antologia zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean. Bazkideek datorren asteazkeneko, hilak 15, 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Uztarriak.

Liburuaren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek bi aukera dituzte. Batetik, webgune bidez, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 52 da.

Tupust! komiki liburuaren gaia «Ni» da eta, ondorioz, antologia osatzen duten istorio guztiak niaren inguruan gorpuzten dira; hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide